Eguraldi txarraren iragarpena medio, antolatzaileek astebete atzeratu behar izan zuten auzolanerako deialdia. Nolanahi ere, gustura daude emaitzarekin, eta landaketan parte hartu duten herritarrekiko esker ona adierazi dute.
Azken urteotako ohiturari jarraituz, Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu dute landaketa. Hitzorduaren inguruko informazioa hemen irakur dezakezue.