Honakoa da eztabaidatuko den gai zerrenda:
- Aurreko akta irakurri eta onartzea.
- Burugorri Ostatuaren behin-behineko ustiaketa Lavinia Stefanica andereari ematea, behin-behineko sei hilabeteko iraupenarekin, pleguak argitaratu eta horien arabera zerbitzua esleitu bitartean.
- Burugorri Ostatuan egin beharreko azpiegitura eta tresneriaren hobekuntzak onartzea, 7.000 euroko gastuarekin.
- Burugorri eraikinaren garbiketa MARPE S.A.L. enpresari esleitzea, hilero 650 euro + BEZ kopuruarekin.
- Itziarko Auzo Udalaren urteko bigarren kreditu aldaketa onartzea, hala badagokio (ikus erantsitako taula).
- Espainiako “Ministerio de Política territorial” alorretik 2021ean izaniko lurjausien konponketetarako dirulaguntzaren % 50 jaso denez, Arbalitz baserrirako bidean eginiko lurjausiaren konponketa martxan jartzea.
- Euskadiko LIFE Urban Klima 2050 egitasmoaren barruan kokatutako “Itziarko industrialdearen eta Andutz mendian azpiegitura berdearen funtzionaltasun ekologikoa eta soziala hobetzeko proiektua” dela eta, eremu horretako poligonoko 18. partzelan topografia lanak gauzatzea, ANA ALONSO TOPOGRAFIA S.L.-ren eskutik.
- Aixako zuloaren inguruko proiektuari jarraipena emanez, TXUKUN LOREZAINTZA S.A. enpresari lursailaren garbiketa eta zuhaitzen kudeaketa esleitzea.
- Azaroaren 1eko Itziarko Peria dela eta, antolatzailea den Itziarko Peri Batzordeari beharrezko baliabideak eskura jarri, eta arduradun gisa tramiteak errazteko Itziarko Auzo Udalaren titularitatea eskaintzea.
- Erregu eta galderak.