'Berriketan' aldizkariaren azken alea irakurgai

Berriketan 2025eko azaroaren 28a

Tokiko komunikabidearen 311. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago atari digitalean. Hilabetekariak azarokoa du azken alea paperean eta datozen asteotan irakurriko ditugu berriketan.eus-en azken albisteak ere. Izan ere, abendutik aurrera ikusiko du argia Barrena komunikazio proiektuak eta aurrerantzean bertan jarraituko ahalko dira Debako, Itziarko eta Debabarreneko gainontzeko herrietako berriak.

Kalean da Berriketan-en azaroko alea, azkena. Hogeita zazpi urtez etenik gabe argitaratu da aldizkaria, baina hauxe du azken zenbakia hilabetekari gisa paperean.

Hilabete honetako aldizkarian landu diren gaien artean, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Mintzalaguna egitasmoari buruzko erreportajea, eskualdeko Barrena komunikazio proiektuari eskainitako atal berezia, Hecetu Welo musika taldeko Pablo Berrizbeitiari egindako elkarrizketa, Gabonen atarian herritarrei egindako inkesta...

Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.