Istripua gertatu da A-8 autobidean Elgoibar parean eta errail bat itxita dute Bilborako noranzkoan

Berriketan 2025eko azaroaren 25a

Istripua gertatu da 09:00ak baino lehen Elgoibar parean, A8 autobidean, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, errail bat itxita dute une honetan ertzainek eta, Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, hiru bat kilometroko auto ilarak sortu dira.

Euria ari du goian-behean, eta Herrizaingo Sailetik ohartarazi dute eguraldi makurra eragina ari dela izaten trafikoan gaur goizean. Elgoibarren ere istripua gertatu da A8 autobidean, Bilborako norabidean, eta trafikoa motela da une honetan, errail bat itxita dutelako ertzainek. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dute ez dela zauriturik izan. Hau da A-8 autobideak momentu honetan duen itxura, Erretsundiko zubitik begiratuta.