Debabarreneko orfeoiak kontzertua eskainiko du Ermuan Santa Zeziliaren omenez

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 19a

Larunbatean, azaroaren 22an, Debabarreneko Orfeoiak, DBOR-ek, musikarien zaindari Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko du. Aurten, Ermuan egin dute hitzordua, Santiago Apostol elizan, 20:00etan. Errepertorio orotarikoa eskainiko dutela iragarri dute.

Debabarreneko Orfeoiak 2016tik dihardu Laskurain Cañoren zuzendaritzapean eskualdeko herrietan kontzertuak eskaintzen. Parte hartu du Mendaroko Ospitalearen 25. urteurrenean, Ermuako minbiziaren kontrako elkartearen 20. urteurrenean, Elgoibarko parrokian…, baita urrutiragoko emanaldietan ere. Esaterako, azaroaren 1ean Palentzian egon berri da hango elizan kontzertua eskaintzen, besteak beste, euskarazko, latinezko eta ingelesezko kantuak interpretatuz.

Debabarreneko Orfeoiak 25 bat kide ditu eta interesa duen bailarako edozeinek parte har dezake bertan.