Abisu horia elurragatik, bihar

Ander Gomez 2025eko azaroaren 19a

Arg.: Amado Lopez de Ipiña

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bihar, hilaren 20an, abisu horia ezarriko dute elurragatik. Egun osoan arriskua egongo da 1000 metro azpitik.

Ostegun goizaldean, elur-kota 800-1000 metroan egongo da, eta 10-30 zentimetroko lodierak aurreikusi dira. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, oso ugariak Kantauri isurialdean. Eguerdian, 600-800 metrora jaitsiko da, 1-6 zentrimetro arteko lodierekin, eta 500-700 metrora iritsi daiteke gauean. Egunaren bigarren parte honetan trumoi-ekaitza eta txingorra egin dezake Kantauri isurialdean.