Azaroaren 7tik 30era bitartean, Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko zazpi jatetxetan; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte. Hamabigarren edizio honetan, Eibarko Baratze Taberna, Elgoibarko Belaustegi, Mallabiko Trabakua Behekoa, Mutrikuko Pikua eta Debako Hiru Bistro, Urgain eta Itsaslabarra jatetxeek hartuko dute parte, eta sasoiko eta tokiko produktuetan oinarritutako platerak eskainiko dituzte, jatetxe bakoitzak bereak
DKT Debabarreneko Komunikazio Taldeak bi gourmet menu zozkatu ditu irakurleen artean. Zozketan eskualdeko 432 herritarrek parte hartu dute eta Alaitz Izaga debarrak eskuratu du saria.
