ZOZKETA

Errigoraren saski berde bat zozkatuko du 'Berriketan.eus'-ek irakurleen artean

Berriketan 2025ko urr. 24a, 08:22

Irakurleek azaroaren 7ra arteko epea izango dute zozketan parte hartzeko. Irabazlea egunean bertan jakinaraziko da.

Berriketan.eus-ek Errigoraren saski berde bat zozkatuko du bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.

Hona hemen jokoan dagoen saskiak dauzkan produktuak: piperrak, zainzuriak, orburuak, txitxirioak, pasta, ardo-ozpina, tomate frijitua, sagar zukua, txokopipitak, teilak eko, oliba olioa birjina estra eta Azpea ardo beltza.

Azaroaren 7an (ostirala), amaituko da izena emateko epea, 11:00etan, eta irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Berriketan.eus-ek.