2025/09/27 14:45 - 21:30
Larunbatean (irailak 27), mende erdia beteko da Francoren erregimenak Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituenetik. Gertaera hori salatzeko eta hildakoak oroitzeko, Gudari Eguneko nazio ekitaldia deitu du Sortuk.
Iruñeko hitzordura joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzua antolatu dute Debatik eta Itziartik. 14:45ean aterako da autobusa paseo estalitik eta, 14:55ean jasoko ditu Itziarko Hostal pareko geralekuan dauden herritarrak.