Euskal Trenbide Sareak Aiako Zudugarai tunela indartzeko lanak hasiko dituela jakinarazi du. Gaur (irailak 15) hasi dute obra eta urriaren 4ra arte luzatuko dela azaldu dute. Denbora tarte horretan, Zarauzko San Pelaio eta Aia-Orioko geltokien arteko tren zerbitzua eten egingo dute, lanak egin ahal izateko.
Esku-hartzeak irauten duen bitartean, ETSk eta Euskotrenek garraio-zerbitzua alternatiboa eskainiko dute, bi terminalen arteko autobus-zirkulazioarekin.
Ordezko zerbitzua honakoa izango da:
Astelehenetik ostiralera, lanegunetan:
- Donostiara joateko joan-etorriak (San Pelaio osteko geltokiren batera joateko): San Pelaioko geltokira iristean, autobus batera aldatuko da, bidaia azken helmugara arte jarraitzeko.
- Joan-etorriak Bilborako noranzkoan (Aia/Orio osteko geltokietara joateko): Aia/Orioko geltokira iristean, Eibar helmuga duen autobus batera egingo da garraio aldaketa. Eibarko geltoki horretan berriro trenera aldatuko da, Bilborako bidaia jarraitzeko.
Asteburuetan
- Donostiara joateko joan-etorriak (San Pelaio osteko geltokiren batera joateko): San Pelaio geltokira iristean, Aia/Orioraino joateko autobus batera egingo da garraio aldaketa bidaiarekin jarraitzeko. Aia/Orioko geltoki horretan berriro trenera aldatuko da, Donostiarako bidaiarekin jarraitzeko.
- Joan-etorriak Bilborako noranzkoan (Aia/Orio osteko geltokietara joateko): Aia/Orioko geltokira iristean, Eibar helmuga duen autobus batera egingo da garraio aldaketa. Eibarko geltokian berriro trenera aldatuko da, Bilborako bidaia jarraitzeko.
Ordezko zerbitzura sartzeko autobusaren geralekuak honako hauek dira: Aia/Orio (geltokitik gertu dagoen autobus-geralekua, Arin eta Embil altzari-dendaren ondoan) eta San Pelaio (hiri-autobusaren geralekua, Suhiltzaileen biribilgunearen ondoan).
Bidaiarik jaisteko geralekuak
Bidaiariak jaisteko geldialdiak honako hauek izango dira:
Zarautz eta Eibar artean:
- San Pelaio (Zarautz): Pilartxo-enea autobus geralekua.
- Zarautz: Nafarroa Kalea-Gurutze Gorria autobus geralekua.
- Zumaia: geltoki ondoan.
- Arroa (Zestoa): N-634 Arroabea autobus geralekua.
- Deba: N-634, geltokiaren ondoan.
- Mendaro: autobus-geralekua, Zubia geralekuaren ondoan.
- Altzola (Elgoibar): N-634 autobus geralekua, geralekuaren ondoan.
- Toletxegain (Elgoibar): N-634 Mupen autobus geralekua (J. Larrañaga, S.L. tailer mekanikoen ondoan).
- Elgoibar: Sigma 2 auzoa autobus geralekua.
- Azitain (Eibar): Azitaingo gasolindegiaren ondoan.
- Eibar: Estaziño kalea, geltokiaren ondoan.
Orio eta Donostia artean:
- Orio: N-634 autobus geralekua, geltokiaren ondoan.
- Usurbil: N-634 autobus geralekua, geltokiaren ondoan.
- Errekalde (Donostia): GI-2132 autobus-geralekua, geltokiaren ondoan.
- Añorga (Donostia): GI-21 Añorga Txiki II autobus-geralekua, biribilgunearen aurretik.
- Lugaritz (Donostia): Lugaritz Euskotren autobus-geralekua, geltokiaren ondoan.
Trenek, bestalde, ohiko ordutegia izango dute Zarautz (San Pelaio) eta Bilbo artean, eta Aia/Orio eta Donostia artean.
Autobusez bidaiatzeko, honako hauek hartu beharko dira kontuan:
- MUP: Dibertsitate funtzionala duten eta garraio-premia bereziak dituzten pertsonek 943-50 43 50 telefono-zenbakia izango dute eskura, joan-etorriak prestatu ahal izateko.
- Bidaiaren plangintza: erabiltzaileek kontuan izan beharko dute azken helmugara iristeko ordutegian aldaketaren bat egon daitekeela trafikoaren egoeraren arabera.
- Etxeko animaliak: muturrekoa duten txakurrak bakarrik daude baimenduta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.euskotren.eus helbidea, deitu 94- 433 33 33 telefono zenbakira edo jo Euskotreneko langileren bat dagoen geltokiren batera.