UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Martxan da 'Berriketan.eus'-en udako argazki lehiaketa

Berriketan 2025ko ira. 2a, 10:51

Berriketan-ek udako argazkien lehiaketa antolatu du. Gaur hasi eta irailaren 14ra arte egongo da argazkiak bidaltzeko aukera (esteka honen bidez), eta bi sari egongo dira jokoan.

Hona argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Izenburua (argazkia non ateratakoa den).
Epeak eta argazkiak bidaltzeko moduak
  • Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 14ra arte.
  • Argazkiak esteka honetan igo beharko dira.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Deban edo Itziarren jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek parte hartu ahal izango du.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
  • Argazkiak originalak eta beste inon argitaratu gabeak izango dira (sare sozialak salbu).
  • Aurtengo udako argazkiak izango dira.
Epaimahaiaren eta publikoaren sariak

Bi sari egongo dira eta honela erabakiko dira irabazleak:

  • Lehen saria izendatzeko epamahaia osatuko du Berriketan herri komunikabideak. Epamahaikideek argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
  • Publikoaren saria izendatzeko irailaren 15etik 24ra bitartean bozketa zabalduko da berriketan.eus-en. 
  • Irabazleak nortzuk diren irailaren 26an emango da aditzera, berriketan.eus-en.
  • Jasotako argazkiak aldizkariaren artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da. 
SARIAK
  • Epaimahaiaren saria:

    Yurrita arrain kontserben produktu sorta eta herriko ekoizle edota sortzaileen lanekin osatutako saskitxoa. 

  • Publikoaren saria: Yurrita arrain kontserben produktu sorta.