Ale honetan landutako gaien artean, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Iñaki Elosua Zuhatza elkarteko zuzendaritzako kide ohiaren kolaborazioa, aurtengo Itziarko Kopraixen egitaraua (eta haien bueltako elkarrizketa laburrak), Manolo Pascual danborradaren zuzendariari egindako elkarrizketa, San Roke festetako argazki zaharrak; EAJ, EH Bildu eta Orain Debako bozeramaileek agintaldi erdiaz egindako balorazioak, Aiora Antolin eta Alejandro Morcillo sorosleekin izandako solasaldia...
Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.