Zuhatza Euskara Elkarteak bazkideen bilera irekia deitu du biharko

Berriketan 2025ko uzt. 21a, 11:32

Hitzordua bihar (uztailak 22) 19:00etan izango da, Kultur Elkartean. Euskara Elkarteak jakinarazi du bazkide guztiak daudela batzarrean parte hartzera gonbidatuta. 

Berriketan herri komunikabidearen etorkizuneko estrategiaz hitz egiteko bilera irekia deitu du biharko (uztailak 22) Zuhatza Euskara Elkarteak. 19:00etan hasiko da bilera, Kultur Elkartean.

Euskara Elkarteak jakinarazi du bazkide guztiak daudela bertan parte hartzera gonbidatuta: "Epe motzean estrategia aldaketa bat egingo dugu Debabarreneko komunikazio taldea osatzen dugun kideok (Ermuko Euskal Birusak, Soraluzeko Pil-pileanek, Elgoibarko Izarrak eta Debako Zuhatzak). Aldaketa estrukturalak datozenez, garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen zaigu informazio guztia bazkideekin eta Berriketan herri komunikabidearekin harremana izan duzuen guztiokin zuzenean partekatzea".