Deba eta Itziarko Eskola Kiroleko elkartea (DIEK) langile bila dabil

Berriketan 2025eko uztailaren 9a

Eskaerak bidaltzeko epea abuztuaren 31n amaituko da.

Datorren ikasturtean Debako eta Itziarko Eskola Kirola egitasmoan lan egiteko begirale bila dabil DIEK elkartea. Eskaintza kirol-prestakuntzarekin edo eskolaz kanpoko jarduerekin zerikusia duten lanak egin nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Deialdian parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Kirol formakuntza izatea edota kirol ikasketetan aritzea
  • Gutxienez euskarazko B2 mailako ziurtagiria izatea
  • Haurrekin aritzeko gogoa eta ilusioa izatea

Eskaerak bidaltzeko epea abuztuaren 31n amaituko da; interesdunek curriculuma bidali beharko dute diekdeba@gmail.com helbide elektronikora.