ZIUtik irten da Ondarbeltzeko txiringitoan garbikaria edanda intoxikatu zen gaztea

Barren 2025ko uzt. 3a, 11:33

Sei egun Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) eman eta gero, solairura eraman dute Ondarbeltzeko txiringitoan garbikaria edanda intoxikatu zen gazte elgoibartarra.

Muztioa beharrean garbikaria zerbitzatu zioten joan zen astean U.B. 18 urteko gazte elgoibartarrari Ondarbeltzeko txiringitoan, nahi gabe, eta sei egun Donostiako Ospitaleko Zainketa Intentsiboko Unitatean egin ondoren, astelehen arratsaldean solairura eraman zuten.

Barne erredura "larriekin" ingresatu zuten gaztea, baina haren egoerak hobera egin du, eta arriskutik kanpo dago jada. Gurasoek El Diario Vasco egunkariari egindako deklarazioen arabera, baliteke gaztea astebururako etxeratzea.