Ekaineko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2025ko eka. 27a, 10:10

Herri aldizkariaren 307. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: uztailean egingo den Iturri Ondoan egitasmoari buruzko informazioa, Andrea Aldalur dantzariari Alemaniara joan aurretik egindako elkarrizketa, Umeen Eguneko danborradarako izen-emateari buruzko albistea, Gloria Sukia jostunarekin bere ibilbidearen bueltan izandako solasaldia, Ostolaza Sariei buruzko albistea eta Kultur Elkarteko Bazkidearen Egunak lagako irudiekin osatutako argazki bilduma...

Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.