Pasa den maiatzaren 28an, Berriketan.eus atariak irakurleen artean Euskal Herria Zuzenean musika festibalerako sarrera bikoitz bat zozkatuko zuela iragarri zuen.
Bi astez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta guztira 42 herritarrek eman dute izena. Gaur (ekainak 11) itxi da izen-ematea, 11:00etan, eta jarraian egin da zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez. Naroa Lakarentzat izango da sarrera bikoitza.
Aurtengo Euskal Herria Zuzenean musika festibala ekainaren 27, 28 eta 29an egingo dute Nafarroa Behereako Arberatze-Zilhekoa herrian eta urtero bezala musika eta kultur ekitaldien eskaintza zabala eskainiko dute: ikus egitarau osoa.