Egunero milioika joan-etorri egiten dira eta kopurua hazten ari da gainera, gero eta gehiago mugitzen garelako. Hala erakusten dute Eusko Jaurlaritzaren azken Mugikortasun Inkestako datuek (2021). 6,5 milioi desplazamendu gertatzen dira aste barruan egunero-egunero Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian; horietatik %45 oinez, %33 autoz eta %15 garraio publikoan. Hiri eta eskualde guztiak ez daude, baina, berdin diseinatuta eta horrek, hiri-antolaketak, garraio publikoaren erabilgarritasunak eta ibilgailu pribatuen nagusitasunak baldintzatzen dituzte gure mugikortasun-ohiturak.
Nolanahi ere, autoa da garraiobideetan errege Hego Euskal Herriko eguneroko joan-etorrietan, eta 2007tik autoen salmenta-kopuruan gorabeherak izan badira ere, 2023tik hona matrikulazioek etengabe egin dute gora Hego Euskal Herri osoan (10 ibilgailu partikularretik zazpi autoak dira); azken urtean, %5,6 EAEn eta %2,1 Nafarroan. Debabarrenera etorrita, 2023an, 44.321 ibilgailuko parkea genuen, 2019an baino 381 ibilgailu pribatu gehiagorekin. Eskualdeko herri handietan (Eibar, Ermua, Elgoibar) eta Soraluzen txikitu egin da ibilgailu-parkea lau urtean, pittin bat bada ere; gainontzeko herrietan, aldiz, handitu, hurrenkera honetan: Mutrikun (+271), Deban (+234), Mallabian (+103) eta Mendaron (+55).
Ziklomotorrak | Motozikletak | Turismoak | Furgonetak | Kamioiak | GUZTIRA | |||||||
Kopurua |
desb. |
Kopurua |
desb. |
Kopurua |
desb. |
Kopurua |
desb. |
Kopurua |
desb. |
Kopurua |
desb. |
|
Deba |
68 |
3 |
236 |
34 |
2.831 |
211 |
286 |
27 |
351 |
-57 |
3.913 |
234 |
Eibar |
380 |
-36 |
1.256 |
141 |
11.701 |
-264 |
780 |
18 |
803 |
-93 |
15.342 |
-187 |
Elgoibar |
138 |
-16 |
454 |
49 |
5.287 |
-24 |
453 |
30 |
502 |
-32 |
7.101 |
-10 |
Ermua |
244 |
-18 |
651 |
39 |
6.880 |
-56 |
341 |
52 |
537 |
-74 |
8.831 |
-20 |
Mallabia |
27 |
-1 |
89 |
16 |
823 |
37 |
153 |
30 |
206 |
-8 |
1.391 |
103 |
Mendaro |
18 |
-2 |
88 |
22 |
918 |
12 |
67 |
-3 |
68 |
4 |
1.221 |
55 |
Mutriku |
129 |
8 |
330 |
97 |
2.584 |
136 |
183 |
26 |
239 |
-6 |
3.577 |
271 |
Soraluze |
81 |
-5 |
142 |
16 |
1.929 |
-81 |
157 |
5 |
160 |
-35 |
2.564 |
-65 |
Guztira |
1.085 |
-67 |
3.246 |
414 |
32.953 |
-29 |
2.420 |
185 |
2.866 |
-301 |
43.940 |
381 |
Datuak argiak dira eta, beraz, erronka handia dugu trantsizio berderako bidean. Hala uste du Ander Gortazar arkitekto eta EHUko Hirigintza eta Lurralde-antolaketa Saileko irakasleak, mugikortasunari buruz Saretzenek kaleratu duen txosteneko datuei begira jarrita. Mugikortasuna eta hirigintza ia gauza bera direla nabarmendu du; batak bestea baldintzatzen duela, eta alderantziz. Haren esanetan, dispertsio geografikoa, zaharkitutako ohiturak eta eredu jasangarriaren premia eta eguneroko joan-etorriak uztartzeko modua topatzea da Euskal Herriko erronka nagusietako bat.
Mugikortasunaren datu orokorrak
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban desplazamendurik ohikoena oinez egiten da, norbere udalerriaren barruan; oro har, eguneroko joan-etorrien %45 oinez egiten dira eta zenbateko hori are handiagoa da emakumeen (%51) eta 65 urtetik gorakoen artean (%72). Bestalde, auto pribatua da nagusi lan egiteko adinean daudenen artean: 20 eta 64 urte bitartekoen ia erdiek aukeratzen dute bere ibilgailua aukera nagusi gisa eguneroko joan-etorriak egiteko. Garraio publikoaren kuota handiena, berriz, gazteenei dagokie (%23).
Mugitzeko motibazio nagusien artean, aldiz, esan behar da lanagatik (%29,9) edo ikasketengatik (%12) egiten dela joan-etorrien kopuru handiena (%42). Erosketa edo gestioetarako egiten dira desplazamenduen %29, eta %22 aisialdiagatik. Arlo horretan ere eragina du generoak: gizonak gehiago desplazatzen dira lanagatik (%32), eta emakumeak, berriz, batez ere kudeaketak egiteko (%32,3).
Gortazarrek aipatu bezala, soldatapeko lanarekin lotuta dago, hortaz, mugikortasunaren arazo nagusia. Eta hori zuzenean erlazionatuta dago hiri-diseinuarekin, gaur egun enpresa asko herriguneetatik kanpora eramanda daudelako eta orain herriak ez direlako garai batean bezain dibertsoak, lantegiak ez ezik, denda handiak ere herrigunetik kanpo jarri direlako. Eguneroko behar nagusiak lortzeko gehiegi mugitu behar izateak sortzen ditu, hain zuzen, arazoak. Eta garraio publikoa hobetzeak konpondu ahalko luke arazoa zenbaitetan, baina ez beti; "ez, bederen, gure herri eta hiriak nola antolatuta dauden birplanteatu ezean", gaineratu du.
Donostialdean biltzen da Gipuzkoako mugikortasunaren %53, eta Araban, Gasteizen bakarrik egiten dira eskualdeko joan-etorrien %96 eta Araba osokoen %82. Datu horiek biztanleriaren banaketari eta zerbitzu-jardueren kontzentrazioari erantzuten diete, eta lotura zuzena dute garraio publikoaren eskaintzarekin eta garraio publikoan egiten diren bidaien kopuruarekin. Gipuzkoan, biztanleria banatuago dago eta mugikortasun dibertsifikatuagoa du. Egunero 312 bidaia egiten dira garraio publikoan 1.000 biztanleko. Bidaia horien %36 Donostian bakarrik egiten dira eta %64 Gipuzkoako gainontzeko herrien artean. Arazo handiak daude eskualde arteko loturetan eta horrek berarekin dakar ibilgailu pribatuarekiko mendekotasuna.
Autoa jaun eta jabe
EAEn, Gipuzkoan erabiltzen da auto pribatua gehien (%44), eta Araba (%43) eta Bizkaia (%33) ditu atzetik; Nafarroan ere, eskala berean banatutako daturik izan ez arren, autoa da garraiobiderik erabiliena. Eta gero eta turismo gehiago daude gainera. Gure eskualdea ez da salbuespena. 2019an baino 381 ibilgailu pribatu gehiago zeuden matrikulatuta 2023an, gehienak autoak. Eta deigarriak dira Debako datuak: 5.393 bizilagunen artean 4.593 ziren 18 urtetik gorakoak, hau da, gidabaimena izan zezaketenak eta 4.147 ibilgailu pribatu zeuden 2023an, horietatik 3.042 turismoak. Lau urteko epean %7,45eko hazkundea izan zen (211 turismo gehiago).
Aparkatzea arazo bihurtu da herri gehienetan; urte osoan ez bada, bai behintzat urteko sasoi jakin batzuetan. Eta, aldi berean, oinezkoei lekua jan diete autoek. Gortazarrek esan bezala, denboraren %95 geldi egiten dute kotxeek, espazio publikoa okupatzen askotan.