Debabarreneko baserri bideetan mantentze lanak egiteko desbrozadora berria erosi du Debemenek

Barren 2025ko mai. 26a, 11:35

Eskualdeko baserri bideetan mantentze lanak egiteko desbrozadora erosi du Debemenek, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak. Gaur (maiatzak 26) Debako bideetan erabiliko dute; datozen egunetan, berriz, Itziarko baserri bideetan.

Debemen elkarteak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta horietako bat da baserri bideen garbiketarako eta mantenimendurako zerbitzua, 2.000. urtetik martxan dutena. Lanok egiteko makinaria berritu dute orain. Traktore desbrozadora udaberritik udazkenera bitartean pasatzen da Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko baserri bideetatik. 2005. urtean bide bazterrak garbitzeko ekipoa jarri zuten martxan. Lan horiek negu partean egiten dituzte.