OHARRA

Konpondu dute 112 zerbitzua

Ubane Madera Zangitu 2025ko mai. 20a, 12:52

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, EuskoJaurlaritzaren Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa normaltasunera itzuli da, telefono zerbitzuarekin izandako gorabehera teknikoak konponduta. Beraz, herritarrek 112 zenbakira dei dezakete berriro larrialdiren bat gertatuz gero.

Segurtasun Sailetik azpimarratu dutenez, antzemandako intzidentzia ez da Larrialdiak Kudeatzeko Zentroarena izan baizik eta telefono konpainiarena, eta larrialdiak kudeatzeko beste zentro batzuetan ere antzeman da. Zentroko arduradunak etengabeko harremanetan egon dira telefono-konpainiarekin, gorabehera hori ahalik eta lasterren konpontzeko.