Deba bailarako txistularien topagune bihurtu zen Soraluze

Egoitz Unamuno 2025eko maiatzaren 12a

Deba bailara osotik etorritako txistulariak batu ziren atzo Soraluzen, elkarrekin txistua jo eta egun pasa egitera Deba Bailarako Txistularien II. Egunean. Goizean, kalez kale jo zuten eta eguerdian ordu erdi pasatxoko kontzertua eskaini zuten elizpean.