Autobuserako zerrendan izena emateko azken egunak direla gogorarazi dute antolatzaileek, bihar (maiatzak 9) arratsaldean amaituko baita epea. Dagoeneko hainbat lagunek eman dute izena, baina azaldu dute oraindik ere sarrera gutxi batzuk geratzen direla saltzeke (8 sarrera gaur-gaurkoz).
Herriko hainbat gurasoren eta Zuhatza Euskara Elkartearen ekimenez antolatutako autobusa 08:45ean abiatuko da Debatik, estalitako pasealekutik, eta ordu-laurden beranduago jasoko du jendea Itziarko biribilgunean. Itzulera ordua 19:30ean izango da, Senperen. Txartelak Ieraenean eta Bikain jatetxean daude salgai 15 euroan.