Asteburu honetan AP-8ko zati bat itxita egongo dela ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Elgoibar parean autobidearen zorua berritzeko lanak egingo dituzte eta, bitarte horretan, Bilborako noranzkoan doan trafikoa pasabide batetik desbideratuko dute.
Zehaztu dutenez, zorua fresatu eta errodadura-geruza berria zabaltzeko lanak 62,300 eta 64,200 kilometro puntuen artean egingo dituzte.