Debabarreneko Orfeoiaren kontzertua, Elgoibarko sotoan

Barren 2025eko martxoaren 6a

Debabarreneko Orfeoiak (DBOR) kontzertua emango du Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan, Haizea Emakumeen Kultur Elkarteak antolatuta.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute kontzertua. Zapatuan, martxoaren 8an, izango da. 12:00etan hasiko da emanaldia.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat konpositore garaikidek hizkuntza ezberdinetan idatzitako kantuak interpretatuko dituzte, tartean euskarazko zenbait ere bai.