Osakidetzatik azaldu dutenez, Mendaroko ospitalean zabaldu berri duten zerbitzu berriak bi ohe, sei besaulki eta erizaintzako talde profesional berria (bina erizain eta laguntzaile) ekarri ditu, baita erabilera ordutegi zabala ere, 08:00etatik 21:00etara.
Horri guztiari esker, ospitalearen ahalmena handitu eta zerbitzuaren kalitatea hobetu egingo da, injekzio/infusio, odoluste terapeutiko edo transfusioetako tratamenduetan. Gaineratu dutenez, zerbitzu berri hori “asmo handiko proiektu baten lehen urratsa da, pertsonak euren ingurunetik ez ateratzea helburu duena, beren bizi-kalitatea mantentzeko”.
2024an, 730 lagun artatu zituzten eguneko ospitalizazioan eta 1.440 tratamentu jaso zituzten, batez beste, 5 ordu baino gutxiagokoak.