Zabaldu dute errei bat Deba eta Itziar arteko errepidean

Berriketan 2025ko urt. 29a, 09:56

Arg.: Debako Udala

Astelehenean (urtarrilak 27) itxi zuten N-634 errepideko 43. kilometroari dagokion zati hori, luizi baten ondorioz, baina atzo iluntzean errei bat zabaldu zuten. Semaforo bidez erregulatuko dute zirkulazioa momentuz.

Txandakako zirkulazioa ezarri dute Deba eta Itziar arteko N-634 errepidean. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Berriketan-i azaldu bezala, errei bat zabalik dago atzo iluntzetik eta semaforoa jarri dute zirkulazioa erregulatzeko. Oraingoz ez dute zehaztu noizko amaituko dituzten lanak berriz ere bi erreiak erabilgarri egoteko.