Ohiko hitzorduak izan dira protagonista, hala nola kalejirak, musika eta dantza emanaldiak, herri lasterketa jendetsuak, haurrentzako eta nerabeentzako tailerrak eta jolasak, mendi irteerak eta bestelako aisialdi jarduerak. Egitarauaren baitan izan dira Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, Zoro Feria eta Errege Magoen kabalgata ere, urteroko ohiturei eutsiz. Urte zaharra amaitzeko eta berriari ongietorria egiteko ospakizunetan ateratako irudi batzuk bildu ditugu hemen.