N-634 errepideko 42. kilometroan lur-jausia izan da gaur (abenduak 17) goizean, eta ondorioz, errepidea guztiz itxita geratu da. Segurtasun sailetik adierazi dutenez, 07:40ak aldera jazo da gertaera eta ez da egon zauriturik. "Lur asko erori da, baita zuhaitzak ere eta, ondorioz, noranzko biak itxita geratu dira".
Zuhaitzak moztu eta errepideko segurtasuna bermatu bitartean, errepidea itxita mantenduko da eta Itziarrera igotzeko edota Debara iristeko hiru aukera desberdin daude:
- San Roke bidea (unean uneko pilaketak ari dira sortzen).
- Lastur bidea
- Elgoibarren AP-8 autobidea hartzea eta Itziarren irtetea (Lastur bidetik baino azkarragoa).