Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek zehaztu dutenez, ostiraleko (abenduak 13) 22:00etatik larunbateko (abenduak 14) 17:30era bitartean inauste eta mozketa lanak egin behar dituzte autobideko 55 eta 57 kilometro puntuen artean.
Hori dela eta, Itziar eta Deba ingurutik igarotzen den autobidearen zatietako bat itxita egongo dela jakinarazi dute. Tarte horretan, Behobiako noranzkoan prestatutako bypass-etik desbideratuko dute zirkulazioa.