ZOZKETA

Anarik Elgoibarren emango duen kontzerturako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu

DKT 2024ko aza. 29a, 09:40

Anarik bere taldearekin kontzertua emango du abenduaren 3an, asteartean, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta DKT-k kontzerturako lau gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu.

Debabarreneko Komunikazio Taldeak sustatutako zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, astelehena, izango da. 12:00etan amaituko da epea. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko ditugu webgune honetan bertan. Sarituek emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dituzte gonbidapenak Herriko Antzokian. 

  • Zozketan parte hartzeko eman datuak HEMEN

 

Oraindik badaude Anariren kontzerturako sarrerak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, kontzertua emango du Anarik Elgoibarren, eta nahi duenak oraindik eskuragarri ditu sarrerak. Herriko Antzokiko webgunean daude salgai, herrikoantzokia.eus helbidean, eta agortzen ez badira, egunean bertan ere erosteko aukera egongo da, antzokian bertan.

Anari Alberdi musikari azkoitiarrak eta bere taldeak 1996an kaleratu zuten lehen diskoa, Anari izenarekin, eta, harrez gero, iraupen luzeko beste sei disko kaleratu dituzte. Giza zarata izan da azkena, eta disko hori aurkeztuko du martitzenean Elgoibarren. Kontzertuaren atarian, euskarari lotutako poesia-irakurraldia egingo dute.