Ostegunean (azaroak 28), AP-8 autobidearen Itziarko lotuneko sarrera eta irteera itxita egongo dira Donostiarako noranzkoan. Zorua konpontzeko zenbait lan egin behar dituzte bidearen 54. kilometro puntuan, eta ondorioz, lotune horretako sarrera eta irteera ezin izango dira erabili. Bilborako noranzko sarrera eta irteera, berriz, erabilgarri egongo direla esan dute.
22:00etatik 06:00etara bitartean izango da mozketa eta, alternatiba gisa, Zestoako lotunea erabiltzeko gomendatu diete erabiltzaileei.