"Laguntasuna, konpromisoa eta Eibarko historiarekiko errotzea sustatzea" da Beteranoen Elkartearen helburua, SD Eibarrek nabarmendu bezala. Eta, horiek hala, denboraldi osoan hainbat jarduera egiteaz gain, "klubarekin lankidetza estuan, taldeak etxean jokatzen dituen partidetara ere" joaten dira elkarteko kideak.
Joan den larunbateko (azaroak 16) argazkia da horren erakusgarri. Bertan, Eibar-Ferrol partidan bisitan izan ziren Jose Ignacio Exagibel, Jose Mari Otaduy, Ion Arriaran, Ina Esnaola eta Juan Manuel Iparraguirre jokalari ohiak eta elkarteko beste zenbait kide agertzen dira.