Azaroaren 17an amaitzen da edoskitzeari buruzko argazki lehiaketan parte hartzeko epea

Barren 2024ko aza. 12a, 09:30

Edoskitze naturala babesteko eta sustatzeko hartua duten konpromisoaren baitan antolatzen du Debabarreneko ESIak edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa, eta azaroaren 17a izango da aurtengo lehiaketara argazkiak bidaltzeko azken eguna.

Debabarrena ESIk (Erakunde Sanitario Integratua) 2016az geroztik antolatzen du gai honen inguruko argazki lehiaketa, eta azaroaren 17an amaituko da lehiaketaren 9. edizioan argazkiak aurkezteko epea.  

Argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

Lehiaketatik kanpoko ESIko langileek osatuko dute epaimahaia eta abenduan jakinaraziko dute zein den sariduna, Mendaroko Ospitalean egin ohi duten Errekonozimendu Ekitaldian. Aurkeztutako argazkiak, bestalde, Mendaroko Ospitalean eta Debabarreneko ESIko osasun-zentroetan egongo dira ikusgai, baita kultur etxeetan, haurtzaindegietan eta horretarako prestatutako bestelako guneetan ere, eta horietan sartzea librea izango da.