HARIAN elkarrizketak

Indar kontutan parez pare

DKT-EK 2024ko urriaren 26a

Mallabiko Zelai landetxean batu ditugu Karmele Gisasola Zenikazelaia mallabiarra eta Xabi Osa Mendes debarra herri-kirolez eta crossfitaz berba egiteko. Bi debabarrendarrok ez zuten hasiera errazik izan kirol munduan, baina biek ezagutu dute loria nork berean, eta gaur erreferente dira askorentzat. 

Elkarrizketa hau DKT-k (Debabarreneko Komunikazio Taldea) eta ...eta kitto!-k elkarlanean ekoitziko duten HARIAN elkarrizketa seriearen lehen alea da. Datozen hilabeteetan, debabarrendar ezagunei bikoteka egindako elkarrizketak argitaratuko dituzte bailarako herrietako medioetan.