Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du asteburuan konponketa lanak egingo dituztela AP-8 autobidean. Hain zuzen, Itziarko Istiña tunelean errodadura geruza berria jarriko dute eta, ondorioz, tunelaren alde bat itxita egongo da. Zehaztu dutenez, Bilborako noranzkoan 57,9 eta 61,6 kilometro puntuen artean egongo da itxita bidea.
Azaldu dute larunbateko (urriak 12) 18:00etatik igandeko (urriak 13) 12:00ak arte egingo dituztela lanak eta, tarte horretan, zirkulazioa Behobiarako noranzkoan jarritako bypass-etik desbideratuko da.