Egunotan, AP-8 autobideko Itziarko tunelaren zoruaren tarteko geruza berritzen ari dira; hori dela eta, eremua itxita egongo dela jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek. Zehaztu dutenez, Bilborako noranzkoan egongo da itxita autobidea. Hau da, Behobiako noranzkoa normaltasunez erabili ahal izango dute erabiltzaileek.
Bestalde, "ahalik eta kalte gutxien eragiteko", lanak gauez egingo dituztela azpimarratu dute; 23:00etatik 05:00etara egongo da itxita bidea. Alternatiba gisa, Itziarren irten eta N-634 errepidea hartzea gomendatu dute Elgoibarko lotuneraino.