Berriketan hasi da herritarrek ateratako argazkiak jasotzen eta, beraz, aurrera doa argazki lehiaketa. Dena den, oraindik bada uda sasoian ateratako irudiak bidaltzeko aukera. Erraza da parte hartzeko modua eta bi sari daude jokoan.
Hona argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non ateratakoa den.
Epeak eta argazkiak bidaltzeko moduak
- Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 30era arte.
- Bidali posta elektronikoz berriketan@berriketan.eus helbidera edo whatsapp bidez 632 04 33 22 zenbakira.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Deban edo Itziarren jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiak originalak eta beste inon argitaratu gabeak izango dira (sare sozialak salbu).
- Aurtengo udako argazkiak izango dira.
Epaimahaiaren eta publikoaren sariak
Bi sari egongo dira eta honela erabakiko dira irabazleak:
- Lehen saria izendatzeko epamahaia osatuko du Berriketan herri komunikabideak. Epamahaikideek argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Publikoaren saria izendatzeko urriaren 1etik 8ra bitartean bozketa zabalduko da berriketan.eus-en.
- Irabazleak nortzuk diren urriaren 25en emango da aditzera, Berriketan aldizkarian eta berriketan.eus-en.
- Jasotako argazkiak aldizkariaren artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da.
- Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Berriketan-ek aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
SARIAK
- Epaimahaiaren saria:
Yurrita arrain kontserben produktu sorta eta herriko ekoizle edota sortzaileen lanekin osatutako saskitxoa.
- Publikoaren saria: Yurrita arrain kontserben produktu sorta.