Egunotako ekinozioko marea biziak ezohikoak izango direla ohartarazi dute. Azaldu dutenez, gaurtik (irailak 17) ostiralera (irailak 20) bitartean, muturreko kotak erregistratuko dira, itsasgoran zein itsasbeheran. AZTItik adierazi dutenez, egunotan gertatuko den fenomenoa soilik hemeretzi urtean behin errepikatzen da, gutxi gorabehera.
Aurreikuspenen arabera, Deban, itsasgorarik garrantzitsuena ostegunean (irailak 19) izango da, 18:00ak aldera; 4,77 metroko altuera izan dezake. Itsasbeherarik garrantzitsuena, berriz, ostiralerako dago iragarrita, gauerdi aldera, 5 zentimetroko altuera izatea aurreikusten da; nolanahi ere, eguraldiaren arabera aldatu daitezke aurreikuspenok.
Hona hemen egunotako mareen ordutegiak:
- Irailak 17
- Itsasbehera
- 10:32 (0,58 metro).
- 22:58 (0,25 metro).
- Itsasgora
- 04:34 (4,08 metro).
- 16:48 (4,48 metro).
- Itsasbehera
- Irailak 18
- Itsasbehera
- 11:13 (0,31 metro).
- 23:39 (0,07 metro).
- Itsasgora
- 05:14 (4,32 metro).
- 17:30 (4,70 metro).
- Itsasbehera
- Irailak 19
- Itsasbehera
- 11:54 (0,16 metro).
- Itsasgora
- 05:53 (4,46 metro).
- 18:12 (4,77 metro).
- Itsasbehera
- Irailak 20
- Itsasbehera
- 00:19 (0,05 metro).
- 12:36 (0,15 metro).
- Itsasgora
- 06:33 (4,47 metro).
- 18:55 (4,69 metro).
- Itsasbehera