Hona argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non ateratakoa den.
Epeak eta argazkiak bidaltzeko moduak
- Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 30era arte.
- Bidali posta elektronikoz berriketan@berriketan.eus helbidera edo whatsapp bidez 632 04 33 22 zenbakira.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Deban edo Itziarren jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiak originalak eta beste inon argitaratu gabeak izango dira (sare sozialak salbu).
- Aurtengo udako argazkiak izango dira.
Epaimahaiaren eta publikoaren sariak
Bi sari egongo dira eta honela erabakiko dira irabazleak:
- Lehen saria izendatzeko epamahaia osatuko du Berriketan herri komunikabideak. Epamahaikideek argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Publikoaren saria izendatzeko urriaren 1etik 8ra bitartean bozketa zabalduko da berriketan.eus-en.
- Irabazleak nortzuk diren urriaren 25en emango da aditzera, Berriketan aldizkarian eta berriketan.eus-en.
- Jasotako argazkiak aldizkariaren artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da.
- Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Berriketan-ek aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
SARIAK
- Epaimahaiaren saria:
Yurrita arrain kontserben produktu sorta eta herriko ekoizle edota sortzaileen lanekin osatutako saskitxoa.
- Publikoaren saria: Yurrita arrain kontserben produktu sorta.