Aisialdiko begirale ikastaroa Debabarrenean

Berriketan 2024ko ira. 5a, 09:38

Debabarreneko udalek (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze) Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean. Eskolak urritik ekainera bitartean izango dira, larunbatetan, Eibarren ala Elgoibarren. Izena emateko azken eguna irailaren 20a da.

Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek gutxienez 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2025eko ekainaren 30erako.

Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.

Ondorengoak izango dira ikastaroaren xehetasunak:

Iraupena:

Ikastaroaren atal teorikoa urriaren 26an hasiko da eta maiatzaren 10ean bukatu. Ondoren, bi tutoretza saio ere izango dira.

  • Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroak asteburu osoko hiru irteera izango ditu.
  • Praktikak: era boluntarioan bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira.

Ordutegia:

  • Larunbatetan 09:30-18:30 (1:15 bazkaltzeko).
  • Asteburu osoko hiru irteera La Arboledara: Larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara.

Lekua:

Larunbatetako saioak Eibarren eta/edo Elgoibarren izango dira (izen-ematearen arabera).

Asteburu osoko irteerak, berriz, La Arboleda aterpetxean izango dira.

Prezioa:

Ikastaroaren prezioa 294,5 eurokoa da, baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 147,25 €.

Izen-ematea: https://labur.eus/debabarrenabegirale

Informazio gehiago: 943 70 84 26

Izena emateko azken eguna:  Irailak 20