Debabarreneko Energia Bulegoa, zalantzak argitzeko doako zerbitzua

BABESTUTAKO ALBISTEA 2024ko ira. 9a, 09:00

Aitziber Cortazar, Lorea Esnal eta Maria Otamendi.

Duela hiru urtetik martxan da Debabarreneko Energia Bulego Birtuala. Bertan,  energiaren inguruan dituzten zalantzak argitzen laguntzen diete bailarako herritarrei eta enpresei eta oinarrizko aholkularitza eskaintzen, berriztagarriak instalatzeko, kontsumoa aurrezteko edo dirulaguntzak tramitatzeko moduko gaietan. Zerbitzua doakoa da.   

Energia berriztagarrien arloan dauden aukerak (fotoboltaikoa, termikoa, geotermia, aerotermia, biomasa...), teilatua birgaitzeko moduak edo berogailu sistemak, kontsumoa eta fakturak optimizatzeko bideak eta energiari lotutako beste hamaika konturen gaineko informazioa eta aholkularitza eskaintzen dute Debabarreneko Energia Bulegoan (Debegesa). 

Bulegoko atea jo izan dutenen artean daude etxean instalazioren bat  egin duten herritarrak edo kontsumoa murriztu nahi duten enpresak. 2021etik 70 kontsulta baino gehiago erantzun dituzte eta 100 herritar eta enpresa baino gehiagori lagundu diete zalantzak argitzen eta proiektuen lehen pausoak ematen. 

Online eta presentzialki

Bulegoak zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du egunero, online, telefono bidez eta presentzialki. Online kontaktatu nahi izanez gero,  bete formularioa energia.debegesa.eus webgunean edo bidali mezua agenda2030@debegesa.eus e-postara. Telefonoz nahiago izanez gero, 943 82 01 10 zenbakira deitu daiteke, zalantza azaldu edo hitzordua eskatzeko. 

Astelehenero, erantzuna galdera bati

Datorren astelehenean hasi eta urtea amaitu bitartean, astelehenero, Debabarreneko Energia Bulegoak energiari lotutako galdera bati emandako erantzuna agitaratuko da kanal honetan. 

 

Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.

Webgunea: energia.debegesa.eus

E-posta: agenda2030@debegesa.eus

Telefonoa: 943 82 01 10.