Global Training bekek unibertsitate titulua edo diploma eta goi mailako lanbide heziketako titulazioa duten gazteei aukera ematen diete praktika profesionalak atzerriko erakunderen edo enpresaren batean egiteko. Gutxienez, sei hilabeteko praktikaldia izan beharko da eta hilero 1.635 euroko beka jasoko du gazte partaideak.
Parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, 30 urte baino gutxiago izatea, eta ingelesezko B2 mailako titulua izatea unibertsitate-irakaskuntza ofizialeko graduko titulazioen kasuan, eta, B1 maila izatea, berriz, goi mailako lanbide heziketako titulazioen kasuan.
Europan, Hego Amerikan…
Praktika horiek herrialde askotan egin daitezke, hala nola Italian, Portugalen, Belgikan, Frantzian, Costa Rican, Mexikon, Argentinan, Txilen, Suitzan, Guatemalan, Indian edota Arabiar Emirerri Batuetan.
Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziatik helarazitako xehetasunen arabera, praktika eskaintzak profil akademiko askori zuzendutakoak dira: komunikazioa, zientzia politikoak, DEA, psikologia, gizarte zientziak, nazioarteko harremanak, arkitektura, ingeniaritza, irakasletza, zuzenbidea eta biologia, besteak beste.
Izena emateko azken eguna uztailaren 19a izango da. HEMEN KLIKATUTA egin daiteke izen-ematea eta bertan eskuratu daiteke informazio gehigarria ere.
Basque Trade & Investment-ek (Euskal Nazioartekotze Agentzia), ASPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da.