Ekainean zozkatutako Errigoraren produktu sorta "pozik" jaso du Klarisa Esnaola Ostolaza irabazlearen amak; elkarteak Ifar kalean duen bulegoan jaso du saria.
Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozkatzen dira hilero-hilero. Izan ere, bazkideen laguntza ezinbestekoa du Zuhatzak bere proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko, eta urteotan jasotako babesa eskertu nahi die horrela bere bazkideei.