Elgoibarren egingo dute Debabarreneko Orientazio Raida, irailaren 28an

Berriketan 2024ko uztailaren 9a

Morkaiko Raid Taldeak jakinarazi duenez, aurten Elgoibar izango da Debabarrena VIII. Orientazio Raidaren egoitza. Hitzordua irailaren 28rako jarri dute eta izen-ematea zabalik dago.

Abentura raidean parte hartzeko interesa dutenek kirolprobak.com webgunera jo beharko dute izena emateko. Familia raidean parte hartu nahi dutenek, bestalde, labur.eus/debabarrenaraid atari digitalean eskuragai dagoen inprimakia bete beharko dute.