Debako eta Itziarko hiru ordezkarik lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan aritzeko txartela

Berriketan 2024ko eka. 5a, 09:41

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea bukatu berritan, jada eman dituzte Gipuzkoako Txapelketara igarotzeko sailkatu diren bertsolarien izenak; horien artean daude Antton Aizpurua eta Manex Astigarraga debarrak eta Aitor Zubikarai itziartarra.

Asteburuan jokatu diren lau bertso saioen ostean, erabakita geratu dira udazkeneko Gipuzkoako Txapelketara igarotzeko txartela lortu duten 34 bertsolariak. Sailkapen fasearen dinamikari dagokionez, A eta B multzoetan banatuta lehiatu dira bertsolariak, eta bi itzulietako saio guztiak osatu ondoren, multzo bakoitzeko lehen hamazazpi sailkatuek egin dute aurrera.

A multzoan sailkatu direnen artean da Manex Astigarraga debarra. Lehen itzulian, eta Mutrikuko saioan nagusitu ondoren, 321,5 puntu lortu zituen. Bigarren itzulian, aldiz, beste 291 puntu eskuratu zituen Antzuolan. Bi saioetako puntuak batuta (612,5), bere multzoko hamazazpigarren postuan sailkatu da. Sailkatzea lortu badu ere, hurrengo fasean aritzeari uko egingo diola jakinarazi die antolatzaileei; beraz, bere ordez Libe Goenagak abestuko du.

Deba eta Itziarko gainontzeko hiru ordezkariak, berriz, B multzoan lehiatu dira. Aitor Zubikarai itziartarrak lortu du bertoko ordezkarien artean emaitzarik onena. Lehen itzulian Gabirian lortutako 313 puntuei eta bigarren itzulian Hernanin bigarren sailkatu ondoren lortutako 322,5 puntuei esker, 635,5 puntu pilatuta, multzoko hamaikagarren postuan sailkatu da. Antton Aizpurua debarra, berriz, multzo bereko hamaseigarren postuan sailkatu da, 613,5 punturekin; lehen itzulian, 299,5 puntu eskuratu zituen Zaldibian eta bigarren itzulian, beste 314 puntu batu zituen Hernanin.

Aukerarik gabe

Multzo berean aritu den Ander Zulaika itziartarra, ostera, txapelketatik kanpo geratu da. Zaldibiako saioan 292,5 puntu lortu ondoren, ez zuen bigarren itzulira igarotzeko aukerarik izan.

Honakoak dira fase nagusian lehiatzeko txartela lortu dutenak, Gipuzkoa Bertsotan-en multzoka lortu duten sailkapenarekin eta puntu kopuruarekin.

A multzoa

  1. Aner Peritz, 674 puntu.
  2. Oihana Arana, 673.
  3. Jon Gurrutxaga, 673.
  4. Eneritz Artetxe, 660,5.
  5. Eneko Araiztegi, 655,5.
  6. Haizea Arana, 638.
  7. Manex Mujika, 637,5.
  8. Beñat Iguaran, 637,5.
  9. Iñigo Gorostartzu, 637.
  10. Eli Pagola, 636.
  11. Mikel Iturriotz , 632.
  12. Endika Igartzabal, 627.
  13. Aratz Igartzabal, 625,5.
  14. Oier Etxeberria, 624.
  15. Julen Zulaika, 618,5.
  16. Ane Beloki, 614,5.
  17. Manex Astigarraga, 612,5.

B multzoa

  1. Maider Arregi, 705,5.
  2. Ane Zuazubiskar, 701,5.
  3. Andoni Rekondo, 678.
  4. Aitor Tatiegi, 657.
  5. Maddi Aiestaran, 647,5.
  6. Unai Izagirre, 645,5.
  7. Aitor Salegi, 643.
  8. Uxue Fernandez, 640,5.
  9. Maialen Akizu, 640,5.
  10. June Aiestaran, 636.
  11. Aitor Zubikarai, 635,5.
  12. Manu Goiogana, 635.
  13. Gorka Maiz, 629.
  14. Andoni Mujika, 627,5.
  15. Oier Aizpurua, 614.
  16. Antton Aizpurua, 613,5.
  17. German Urteaga, 613,5.