ZOZKETA

Soraluzeko bertso saiorako bi sarrera zozkatuko ditu 'Berriketan.eus'-ek irakurleen artean

Berriketan 2024ko mai. 20a, 12:30

Ekainaren 2an Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko azken saioa jokatuko dute Soraluzeko antzokian eta 'Berriketan.eus'-ek bertara joateko bi sarrera zozkatzen ditu, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik. Parte hartzeko epea ostiralean (maiatzak 24) bukatuko da, 12:00etan, eta irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da.

Berriketan.eus-ek Soraluzeko saiora joateko sarrera bikoitza zozkatuko du bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.

Maiatzaren 24an amaituko da izena emateko epea, eguerdian, eta irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Berriketan.eus-ek.