"Mila esker, Euskal Herria! Gora Herri Urrats! Indarrak hartu ditugu lanean segitzeko!". Mezu garbia helarazi dute aurtengo Herri Urratseko antolatzaileek, atzo Senperen egindako Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jai ondorenean.
Hasieran zirimiri pixka bat izan zen arren, eguraldia lagun izan dute aurtengo hitzorduan, iaz ez bezala, eta milaka herritar hurbildu dira Senpereko lakura, Ortzadarra lelopean egindako jaialdira; tartean izan dira Debatik eta Itziartik bertaratutako bizilagunak ere.
Herritarrek emandako erantzunarekin "oso pozik" azaldu dira Seaskako kideak, eta aurten bildutako dirua Beskoitzeko (Lapurdi) ikastola berria eraikitzeko izango dela gogorarazi dute.