Autobuserako zerrendan izena emateko azken egunak direla gogorarazi dute antolatzaileek, ostiralean amaituko baita epea. Dagoeneko hainbat lagunek eman dute izena, baina azaldu dute oraindik azken sarrera batzuk geratzen direla saltzeke (15 sarrera gaur-gaurkoz).
Herriko hainbat gurasoren eta Zuhatza Euskara Elkartearen ekimenez antolatutako autobusa 08:45ean abiatuko da Debatik, estalitako pasealekutik, eta hamar minutu beranduago jasoko du jendea Itziarko biribilgunean. Itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Txartelak salgai daude dagoeneko Zalburdi tabernan eta Bikain jatetxean, 15 euroan.