Aurtengoan ere, Herri Urratsera joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute elkarlanean herriko hainbat gurasok eta Zuhatza Euskara Elkarteak. Txartelak Zalburdi tabernan eta Bikain jatetxean eskuratu daitezke, 15 euroan.
Autobusa 08:45ean abiatuko da Debatik, estalitako pasealekutik.