LABen 50. urtemugako ospakizun betean dator aurtengo Maiatzaren Lehena, eta egun horretarako manifestazio eta jaialdi nazionala antolatu ditu Iruñean. Mobilizazioa eta ekitaldia ez ezik, egun osoko egitaraua ere prestatu du sindikatuak.
Eskualdetik bertara joateko autobusa antolatu dute: Mutrikutik 08:35ean irtengo da autobusa, eta ondoren Deban (08:45ean), Elgoibarren (09:00etan), Eibarren (Errebalen, 09:10ean), eta Soraluzen (09:20an) batuko dute jendea. Buelta 20:00etan izango da (Trinitariosetik).
Izena emateko, Deban Ieraenea ekodendara eta Arrano Elkartera jo daiteke, eta LABen egoitzetan edo j.baranguan@lab.eus helbidera mezua bidalita ere egin daiteke izen-ematea. Igandera arteko epea izango da.